XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kukuaren otsa

Aprikatikan Euskalerrira
kukuak badatozkigu,
mendekoari jarri naiean zerbait poz eta kastigu.
Esan bearrik ere eztago,
berak or daude testigu.
ku-ku entzuten degunean guk
penik ematen eztigu.

Itxumustuan entzuna naiz ni
aurten kukuaren otsa,
arrigarrizko zerbait ote zan
jarri zitzaidan biotza;
oiean epel-epel nengon da
neri eman zidan poza,
dirurik gabe aurkitu nintzan,
beste nunbait urre-poltsa.

Uste gabeko gauzak askotan
gertatzen zaizkigunak, rau!
Lengo urteak lengo dirala
xelebrea aurtengo au.
Ni mixerian bizituarren
orri inporta dio lau,
xentimo baten trabarik gabe
oiean arrapatu nau.